Erronkari Ibaxako Eski Eskola kirol elkartea eski irakaslez (neguko kiroletako teknikariz) osaturik dago eta diziplina horren irakaskuntzan ordu anitzeko esperientzia du. Irakasleetako batzuek 20 urteko esperientzia baino luzeagoa dute.

Iraupen eskiaren irakaskuntzan eta entrenamenduan espezializaturik gaude, bai modu klasikoan bai irristalari modalitatean. Erronkariko Mendi Zentroan (Larra-Belagua) aritzen gara gehienbat, eta batzuetan, baita Abodiko (Zaraitzu) iraupen eskiko pistetan ere.

Erronkari Ibaxako Eski Eskola ibar honetako eskiatzaile suhar talde batek sortu zuen 1.984an, Nafarroako Gobernuaren orduko Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Zerbitzuaren laguntzaz. Gaur egun Eski Eskolako eski irakasleen kopurua 40 izatera iristen da goi denboraldian.

1.985etik iraupen eskiko ikastaroak ematen ditugu, orduz geroztik Izabako Udalak Nafarroako Gobernuaren oraingo Kirolaren Institutuaren laguntzaz antolatzen dituen Iraupen Eskiko Eskola Kanpainetan. 2.002tik aurrera Otsagabiako (Zaraitzuko ibarra) Udalak antolatzen dituenetan ere hartzen dugu parte. Horietatik, 29urte hauetan, Nafarroa osoko 115.000 ikasle baino gehiago pasatu dira.

Esquí Escolar web orria

Orobat, desgaitasun fisiko edo psikikoa duten pertsonentzako zerbitzuak ematen ditugu.